Herria argindarrez hornitzen duen Bustinzuloko azpi-estazioan urteko azterketa egingo da abuztuaren 17an

2016/07/14
Card image cap
Argindar etena izango da 15.00tatik 19.00tara.

  Oñargi enpresa abuztua aprobetxatzen saiatzen da halako errebisio  eta konponketak egiteko. Askorentzat opor hilabetea den honetan, argindarra hiruzpalau orduz eteteak beste urte sasoi batean baino eragin txikiagoa duelakoan. Hala ere, halakoek, beti izaten dute eragina eta horretxegatik, dagokion oharra banatuko da datorren astean herriko etxe eta eraikinetara, jendeari abisua garaiz emateko asmoz. Oharrean, aparatu elektronikoak deskonektatzea gomendatzen da.

  Herri gune osoari eragingo dion argi mozte hau, abuztuaren 17an gauzatuko da, 15.00etatik 19.00etara. Lau orduko eten hori aprobetxatuko da Bustinzuloko azpi-estazioan azterketa orokorra egiteko. Bustinzuloko instalazio hauetatik irteten dira, herria argindarrez hornitzen duten Oñargiren linea guztiak. Eta ez-ustekorik gerta ez dadin, urtero  halako errebisio sakona egiten da. Azken bi urteetan ordea, urtean zehar egin behar izan ziren konponketa eta aldaketak aprobetxatu ziren errebisio orokorra egiteko. Ondorioz, 2013tik ez da abuztuan halako argindar hornidura eten orokorrik izan. Baina aurten bai egingo da. Asteazkenarekin etorriko den abuztuaren 17an, 15.00etatik 19.00etara ez da argirik izango. Argi mozteak, Oñargi, herriko argindarra duten guztiei eragingo die: herri guneari eta hainbat auzotako etxe eta baserriei.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!