Herri Eguneko bazkarirako txartelak salgai daude

2019/09/06
Helduen eta haurren menua izango dira

  Jaietarako prestaketa lanak aurrera doaz. Arratsaldeko lehen orduan banatu dira Herri Eguneko bazkarirako txartelak eta dagoeneko eskuragarri daude Izarraitz eta Arrano tabernetan eta Kultur etxean.

  Herri Eguneko bazkari herrikoian bi menu izango dira aukeran, haurren eta helduena. 12 urtetik beherakoentzat propio osatutako menuan makarroiak tomate eta txorizoarekin, Oñatiko haragiz egindako hanburgesak, txokolatezko natillak eta ura edota freskagarriak eskainiko dira. Haurren menurako txartelak 10 eurotan saltzen dira. Helduentzat ere iazko menua eta prezioa mantentzen dira: marmitakoa, Oñatiko okela gixatua, Oñatiko gazta eta irasagarra eta kafea eta kopa, 20 eurotan.  Bazkari txartelak Arrano eta Izarraitz tabernetan eta Kultur etxean erosi daitezke jada.

  500 bazkari txartel jarri dira salgai.

Iturria: Oñati Irratia

(Arg:Goiena)