Hauteskunde orokorretarako hautesle zerrendak udaletxean ikusgai daude astelehenera arte

2019/03/15
Hautesle errolda ikusteko identifikazio dokumentu batekin joan behar da

  Hautesle zerrendak kontsultatzeko nortasun agiri edo NANarekin, pasaportearekin edo gida baimenarekin joan behar da. Hautesle errolda astelehenera arte ikusi ahal izango dira udal bulegoetan, HAZ zerbitzuan. Kontsulta horrekin botoa emateko eskubidea dutenek beraien datuak egiaztatuko dituzte. Hau da, izen abizenak eta helbidea ondo dauden ikusi eta hala ez bada zuzenketa eskatu ahal izango dute. Orokorrean, botoa eman asmo duten guztiei komeni zaie hautesle zerrenda ikustea baina bereziki, azken hilabeteotan 18 urte bete, Oñatira bizitzera etorri edo herrian bertan helbidez aldatu direnei. Baita aurreko hauteskundeetan identifikazio arazoren bat izan zutenei ere. Hautesle errolda Herritarren Arretarako Zerbitzuan dago ikusgai. Datu okerrak zuzentzeko alegazioak ere bertan aurkeztu daitezke.

  Espainiako Kongresu eta Senaturako hauteskunde orokorretan, espainiar nazionalitatea duten 18 urtez gorakoek eman dezakete bozka. Apirilaren 28an bozka zuzenean, dagokien hauteskunde mahaian ematerik ez dutenez, posta bidezko botoa eskatu dezakete. Tramitea, estatuko edozein posta bulegotan egin daiteke apirilaren 18ra bitartean. Atzerrian daudenek dagokien kontsulatuan egin beharko dute eskaera. Ikusmen arazoak izaki Braille botoa eskuratu nahi dutenek ere aurrez eskatu behar dute. Apirilaren 1ean amaitzen da horretarako epea.

  Apirilaren 28ko hauteskunde orokorretan hauteskunde mahaitan egon beharko duten herritarrak hautatzeko zozketa berriz, martxoaren 30etik apirilaren 3ko tartean egin beharko da. zozketa horretarako orain ikusgai dauden hautesle erroldak erabiliko dira.

Iturria: Oñati Irratia