Oñatiko udala

Haurren danborradako antolatzaileak hasi dira lanean

2022/05/31
Card image cap
Haurren danborrada Zubikoa kiroldegian, iaz
Parte hartzeko izen-ematea zabaldik dago, ekainaren 10era arte, eta zozketa ekainaren 15ean egingo da

  2020an bertan behera geratu zen haurren danborrada eta iaz, ezohiko egoeran ospatu zen, kiroldegian eta ikusle kopurua mugatuta. 2022an ohiko haurren danborrada berreskuratu nahi da eta horretarako lanean hasi dira antolatzaileak. Ondo bidean, irailaren 24an egingo da haurren danborrada, euria egingo balu, hurrengo egunera atzeratuz.

  2013an eta 2014an jaiotako neska-mutikoak gonbidatu dituzte haurren danborradan parte hartzera. Horretarako, informazio gutunak banatu zaizkie ikastetxeetan, izena emateko bide bakarra online dela zehaztuta. Gutunean aipatzen da bete beharreko formularioaren lotura elektronikoa. Ekainaren 10a izango da izena emateko azken eguna eta konpartsen zozketa berriz, bost egun beranduago, ekainaren 15ean egingo da Eltzian. Haurrak bakarrik egon ahal izango dira zozketan eta emaitza emailez jakinaraziko zaie haur eta gurasoei. Entseguak berriz, irailaren 8an hasiko dira, Eltzian bertan.

  Era berean, eskaera luzatu zaie gurasoe, entseguetan eta danborrada egunean lagundu dezaten. Horretarako, antolatzaileekin harremanetan jartzeko helbide elektronikoa zehaztu da eskoletan banatu diren informazio orrietan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!