Hasi dira jada Errekalde Auzoa hiri-merkataritza gunearekin lotzeko lanak.

2012/04/25
Faseka egingo dira eta lehenik, Errekaldetik behera etorrita eskumako aldea egokituko da.

  Konkretuki, espaloia estutu eta hainbat aparkaleku berri eratuko dira. Bigarren fasean, ezkerraldea egokituko da. Hemen ere, espaloiari zentimetro batzuk janez aparkalekua ezkerrerantz mugituko da. Aparkalekua ezker-eskumara jarrita errepidea estutu egingo baita. Eta bidean, egun dagoen bezala ere, bizikletek lehentasuna duten karrila margotuko da erdialdean. Baina hori behin egokitze lanak egin eta errepidea bera asfaltatu ondoren izango da.

  Asfaltatze puntu horretan trafiko eragozpen batzuk sortu daitezke. Uneren batean lanak segurtasunez egin ahal izateko errepidea moztu eta trafikoa beste nonbaitetik bideratu baitaiteke. Baina hori, esan bezala ez da berehalakoan gertatuko eta aurrez noski, jakinaraziko da.

  Bestelakoan, lanak egiten diren bitartean auzotarrei eta ingurutik pasatzen diren gidariei ahalik eta eragozpen gutxien sortzen saiatuko dira.

  ARTZAMENDI Bergarako enpresa da Errekaldetik Bakardadeko ama kalerainoko tartean lanean ari dena. Orain hasitako lanak lau hilabeteren buruan eta beti ere irailerako amaitu beharko dituzte.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!