Hasi dira jada 2016ko udal egutegia banatzen

2015/12/09
Ikastetxe, denda, enpresa eta udal bulegoetan utzi ondoren, soberan daudenak Turismo Bulegoan salduko dira

  Euskaraz gara da 2016ko egutegiaren lema. Baina berrikuntza nagusia, egutegiaren beraren egituran datza. Hilabeteko orri bat du eta horiek irudikatzen herritarrek bidalitako argazkiak argitaratu dira. Azalean eta ekainari dagokion orrian Asier Egañak atera zuen argazkia ikusten da, unibertsitatean dantzan edo ari den neskatila baten irudia. Azalerako argazkia aurkezteagatik, Egañak, 150 txantxiko saria eskuratu du. Unaimendi elurtuta, Aitzulo, Artixa, dantzariak plazan edo kantoikriteko partaide baten argazkia ere argitaratu dira. Argazkiak, orri bakoitzaren goialdean doaz eta hauen oinetan, dagokion hilabetea. Beraz, hilabetea pasata, argazkiak moztu eta gordetzeko aukera ematen du kalendarioak.

  Egutegi berriaren 700 ale egin dira eta gaur bertan hasi dira banatzen. Ohikoa denez egun hauetan  udal zerbitzu, ikastetxe, denda eta bestelako lokal publikoetara banatuko dira eta soberan geratzen direnak Turismo Bulegoan jarriko dira salgai.

Iturria: Oñati Irratia

2016ko egutegiko azaleko irudia