Hasi dira animaliak mendi larreetara eramaten

2019/05/13
Card image cap
Larreratze tasak kobratzen ari da Udala

  Larreratze tasa kobratzen hasi zaie udala ganadua Aloña aldera eramateko izena eman eta diputazioak baimendu dituen jabeei. Kasu guztietan ordainketa banketxe bidez egiten da, baimena eskatzerakoan kontuaren zenbakia ematen baitute ganadu jabeek. Kargua maiatzaren 2an egin zen. Baina ordainketa batzuk itzuli dira eta kasu honetan, ordainketa, udal bulegoetatik pasata egin beharko dute. Ekainaren 7an amaituko da larreratze tasen ordainketa epea.

  Aloña aldean ganadura larreratzeko 121 eskaera baimendu ditu foru aldundiak eta horiei dagokien tasa kobratuta, udalak, 8.300 euroko diru sarrera izango du. 700 pasa behor, behi eta idisko baimendu dira eta horientzat lepoko berriak banatu zituen udalak. Hainbat artalde ere baimendu dira.

  Maiatzeko lehen egun hauetan hasi dira jada ganadua mendi larreetara igotzen. Gogoratu, artaldea larreratu aurretik, hazteria edo sarnaren kontrako tratamendua egin zaionaren egiaztagiria presentatu beharko dela udaletxean. Agiria albaitari batek sinatu behar du eta artaldea mendira bota baino aurreko hilabeteko epean egindakoa izan beharko da. Antzinatasun handiagoko ziurtagiririk ez da onartuko. Zezenen kasuan ere tricomoniosis bovina gaitzetik libre daudela adierazten duen agiria aurkeztu beharko da larreratu aurretik.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!