Argi-etena izan da arratsaldean Bidebarrieta III transformazio zentroan egin beharreko lanak prestatzen ari zirela

2018/11/13
Card image cap
Gauerdian hainbat kale eta eraikinetan argindarra moztuko da gauerdian, bihar 7:00ak arte

  Maniobrarako ekipoak aldatu eta telemandoko gelatxo edo zelda berriak instalatuko dira datorren gauean Bidebarrieta III transformazio zentroan. Lan horiek prestatzen ari zirela, ordea, matxura txikia izan da arratsaldean, eta herrigunea argirik gabe geratu da 15-20 minutuz. Gauean berriz, programatutako argi mozketa izango da Bidebarrieta inguruko hainbat kale eta eraikinetan. 

  Gauerditik bihar 7:00ak arte argindarrik gabe utziko dira ondorengo eraikinak: Berezao auzoa 2 eta 3; Lezesarri auzoa 2, 3 eta 4; Arantzazuko ama kalea 12, 16, 19, 20, 21, 22, 23, 24, 26, 27; Auzabarri kale osoa; Bidebarrieta 20, 21, 22, 24, 26, 28, 30 eta 32; Errementari plaza 5, 6, 7; M. Aozaratza kalea 10, 14, 15, 18, 20, 25 eta 27; eta Roke Azkune kalea 1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 7. Gainera, Arantzazuko ama eta Roke Azkune kaleetan argiteria publikoa ere itzaliko da. Baina gaueko argi mozketa hori iragarrita zegoen eta jakinarazpenak postontzietara sartu zitzaizkien pasa den astean argirik gabe geratuko diren bizilagunei.

  Gaurtik biharko gauean gauzatuko den argi mozketak 7 orduko iraupena izango duela iragarri da baina litekeena da lanak lehenago bukatzea. Hala bada, argindarra ere lehenago konektatuko da. Okerrik gertatu ez dadin aparatu elektronikoak deskonektatzea gomendatzen du Oñargik.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!