Oñatiko udala

Hainbat lan egiteko herritarren baimen eskaerak eta udal plantilla osatzeko proposamenak aztertuko dira arratsaldeko Tokiko Gobernu Batzarrean

2015/12/03
Card image cap

  Hirigintza eta Zerbitzuak departamentuak aurkeztutako gaiak nagusi dira, ohikoa denez, gaurko batzarrerako lan zerrendan; 34 gai jaso dira eta erdiak, Hirigintza eta Zerbitzuak departamentuari dagozkio. Aipagarria da, horietako asko, herritarrek eskatutako lan baimenak direla: leihoak aldatu, teilatua, balkoiak edo zorrotenak konpondu eta fatxada margotzeko baimena eskatzen dute.

  Baina partikularren lan baimen eskaera hauezaz gain, Pertsonal Batzordetik, udal plantilla osatzeko hainbat proposamen ere aztertuko dira arratsaldeko bileran. Hala, Partaidetzako teknikariaren izendapenaren luzapena proposatuko da eta Errenta eta Diru Bilketako teknikaria hautatzeko oinarriak eta deialdia egitea. Era berean, gizarte langile batek bere plazari uko egin diola eta, honen ordezkoa izendatzea proposatuko da.

  Ongasuna Batzordea, Ongizate Zerbitzuak eta Berdintasuna departamentua dira gaurko Tokiko Gobernu Batzarrerako gaiak aurkezten dituzten beste Udal sail batzuk. Berdintasuna departamentuak, azaroaren 25eko egitarauaren baitan, dokumental baten emanaldia programatu denaren berri emango da. Indarkeria matxisten aurrean feministak martxan izeneko dokumentala eskainiko da datorren asteazkenean, hilaren 9an, Bidebarrietako Erabilpen Anitzeko Gelan. Dokumentala ikusi ondoren solasaldia egin asmo da bertaratutakoekin. Horren berri emango da, beste hainbat gaien artean esan bezala, arratsaldean Udal Gobernu Taldeak egingo duen asteroko bileran.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!