Hainbat herritarren sormen proiektuak gauzatzeko ia 9000 euro banatuko ditu udalak

2017/05/04
Card image cap
Lau liburu, hiru disko eta dokumental bat sortzea diruz lagunduko dira

  Herrian irabazi asmorik gabeko banakakoek edo taldeek garatuko dituzten kultur sormen lanen gastuak arintzeko diru laguntzak eman ohi ditu kultura departemantuak. Hartarako deialdia otsailean argitaratu zen eta hilabeteko epean jasotako eskaerak aztertuta 8 proiektu babestea erabaki da. Liburuen argitalpenak, diskoen grabazioak eta dokumental baten filmazioa dira udalaren diru laguntza jasoko dutenak.

  Mariaxun Villarren aurkeztu duen Zubillaga, Ander Lizarralderen Borda, Xabier Ugarteren La música vasca eta Olaitturri elkartearen Oñatiko historia eta literatura ezagutzen liburuen argitalpenak diruz lagunduko dira. Ander Astigarragak eta Iker Martinez de Zuazok disko bana grabatzeko egitasmoa aurkeztu dute eta Ganbara Txiki abesbatzak berriz, ekainean eskainiko duen Pinotxo ikuskizunaren CD eta DVDa grabatzeko proiektua. Azkenik, ere irudi kontuekin jarraituz, Kepa Aranburuk Iruberriko oihartzunak izeneko dokumentala sortzeko udalaren diru laguntza eskatu du. Eskatu eta eskuratu, aipatu egitasmo guztiek udalaren laguntza ekonomikoa jasoko baitute. Aurkeztutako proiektuaren arabera, diru laguntza kopurua ezberdina da, gutxienekoak 400 euro jasoko ditu eta gehien jasoko duenak, 1600 €. Diru laguntzaren % 60a ordainduko du orain udalak eta argitalpenak eginda daudenean, azalpen memoria eta diru-kontuak aurkezterakoan, gainontzeko % 40a ordainduko da.

  Onartu diren zortzi sormen proiektu hauek gauzatzeko 8800 € banatuko ditu guztira udaleko kultura departamentuak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!