Hainbat aparkaleku bereizteko margotze-lanak egingo dira gaur eta bihar

2018/05/16
Anbulatorio aparkalekuan 10 plaza erreserbatuko dira Osakidetzako langileentzat

  Aurretik jada, propio gordeta R erreserba hizkia zuten hiru plaza zeuden anbulatorio ondoko aparkalekuan, aurrerantzean ordea, hamar izango dira baina denbora mugatuz. Sei plaza,  8:00etatik 16:00tara gordeko dira eta beste lau 8:00etatik 20:00etara. Beti ere, lan egunetan. Anbulatorioko langileentzat gordeko diren hamar plaza horiek gaur-bihar artean margotuko dira.

  Beste margotze lan batzuk ere egingo dira astean gurean. Lizaur kalean, mugikortasun urria dutenentzat aparkaleku urdin berria margotuko da eta Bidebarrieta kalean, baimenduta dauden Bertakoen aparkalekuak berriro margotu edo errepasatuko dira, kasu honetan berde kolorez. San Martinerako bidegurutzean kendu den isleta ere zoruan margotuko da, joan-etorriko errailak berezitu eta norabidea markatzeko. Baina margotze lan hauek egin aurretik, isletan zeuden erregistro tapak errepidearen mailara jaitsi behar izan dira. Lan hauek goizean egin dituzte eta margotze lanak biharko utzi dira. Errepideak margotzeko enpresa Oñatin dela probestu da Olakua auzoan egin ziren irisgarritasun lanen ondotik, egiteke geratu ziren margotze lanak ere bukatzeko.

Iturria: Oñati Irratia

Olakuan egin diren margotze lanak