Gurasoentzat antolatutako “coaching” tailerrak harrera ona izan du berriro.

2014/10/09
36 gurasok eman dute izena eta bi talde osatu dira. Lehenak, astelehenean hasiko dira besteak, azaroaren 6an.

  “Guraso coaching” izeneko tailer honetan, seme alabei duten hoberena garatzen laguntzeko estrategiak landuko dira. Helburua, gurasoei baliabide berriak ematea baita. Baliabideak, seme-alaben potentziala eta talentua piztu, haurren auto-estimu osasungarria bultzatu, beraiekin elkarrizketa osasungarri eta eraginkorragoak izan eta guraso izateak dakartzan zailtasun eta erronkei hobe aurre egiteko.

  Urtarrilean antzerako ikastaroa egin zen eta orduan bezala, oraingoan ere, gurasoen erantzuna oso ona izan da. 36 aita eta amek eman dute izena eta horrek bigarren talde bat sortzea eragin du. Guztiek 12 orduko tailerra osatuko dute baina batzuk, astelehenean hasiko dira eta besteak berriz, azaroaren 6an.

  Lehen taldekoek, aurrez iragarri bezala, tailerra datozen sei astelehenetan egingo dute eta azaroaren 17an amaituko dute. Besteak, azaroaren 6an hasiko dira eta tailerra, sei astetan, asteazken edo ostegunetan egingo dute, abenduaren 10ean amaituz. Guztiek, dagokienean bi orduko saioa izango dute, arratsaldeko seiak eta laurdenetatik zortziak eta laurdenetara. Bi tailerren gidaria Virgina Espin aditua izango da eta bi taldeek dinamika berbera eramango dute. Tailerra astelehenean hasiko duten gurasoei dagoeneko jakinarazi zaie, besteekin, gaur egunean zehar jarriko dira harremanetan.

  Guraso coaching izeneko tailer hau urteko lehen hiru hilabetekoan egin zen. Orduan ere, harrera ona izan zuen eta bi guraso taldek egin zuten. Ordukoek eta baita orain, ikastaroa egiten dutenek, gaiaz gehiago ikasteko aukera izango dute, urtarrilean, coaching-ari buruzko sakontze tailerra emango baita.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!