“Koronabirusa eta konfinamenduaren ondorioak” hitzaldia antolatu da berriro Guraso eskolaren baitan

2021/04/29
2-12 urte bitarteko ikasleen gurasoei zuzendu da eta modu telematikoan egingo da

  Hasieran martxorako antolatu zen hitzaldi hau, aurrez aurre egiteko asmotan. Baina gutxieneko taldea osatu ez zenez bertan behera utzi eta aurrerago berriro eskaintzea erabaki zen. Eskaintza orain zabaldu da maiatzaren 10era begira eta formatu telematikoan.

  Koronabirusa eta konfinamenduaren ondorioak hitzaldia urtarrilean ere egin zen, baina bigarren hezkuntzako ikasleen gurasoei zuzenduta. Orain, bizi dugun osasun egoerak eta bere ondorioek haur eta gaztetxoengan nola eragiten duten azalduko da eta hitzaldia, 2-12 urte bitarteko ikasleen gurasoei zuzenduko zaie.

  Bizitzen ari garen garaia ez da erraza inorentzat, ezta gurasoentzat ere, seme-alabek muga oso estutan bizi behar dutela ikusten baitute, eta gainera  muga horiek  seme-alabei azaldu, ulertarazi eta bete arazteaz arduratu behar direlako. Koronabirusak gure seme alaben bizipenak eta jokaerak baldintzatzen ditu. Baina nola lagundu guraso moduan?  Horretarako tresnak eta trebatze bideak azalduko dira maiatzaren 10eko hitzaldian. Virginia Espinek dinamizatuko du saioa eta euskaraz izango da, modu telematikoan, aipatu bezala.

  Parte hartzeko interesa duten gurasoek izena eman behar dute, Ainhoa Moiuari mezu elektronikoa bidalita: ainhoa@onati.eus. Izena emateko azken eguna maiatzaren 7a izango da.

Iturria: Oñati Irratia