"Gorritxitxi" zelaiaren barrenean dagoen sare metalikoa berrituko du Udalak

2017/01/20
Zelaitik hurbil dauden eraikinetara harriak eta hondakinak jaustea saihestu nahi da

  Orain 30 bat urte jarri zen Gorritxitxi izeneko zelaiaren barrenean dagoen sarea. Helburua, Irazabal Txiki baserriko lursailetik jausteko arriskua zuten harri eta bestelakoek Errekaldeko 27, 29 eta 31 zenbakidun etxebizitzetan kalterik ez eragitea zen.

  15 urte dela inguruan egin ziren saneamendu-lanen ondorioz, zelaian betelanak egin ziren eta harri gehiago geratu ziren solte. Horietako zenbait, sare metalikoaren kontra jausi ziren sarea kaltetuz. Auzotar batek, sarea konpontzea eskatu dio Udalari eta hala egitea erabaki da.

  Gorritxitxi moduan ezagutzen den zelai  barreneko itxitura guztiz berrituko du Udalak. Horretarako aurrekontuak eskatzea erabaki zuen gobernu taldeak pasa den asteko bileran. Era berean, konponketa lan hauek egitea eskatu zuen herritarrari hartutako erabakiaren berri emango zaio.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!