Goizean sinatu da Lazarraga Jauregiko lorategia herrira irekitzeko hitzarmena.

2012/09/28
Dokumentua, Mikel Biain alkateak eta Carlos Martinez de Irujo Sotomayorreko Dukeak izenpetu dute.

   Bihar irekiko da Lazarragako lorategira sartzeko langa edo hesia herritarrontzat. Musika Bandak San Migel egunez eman ohi duen kontzertua bertan eskainiko du. Bai behintzat, eguraldi ateria baldin badago. Hala ez balitz, zita, Errosario Eguneko kontzertura atzeratuko litzateke.
Oraingoz, puntuala izango den irekiera hori, egunerokoa bihurtuko da urri erdialdetik aurrera. Aurrez, hainbat lan egin behar baitira. Pareta bat margotu eta lorategia bera eta ortua bereiztek olanak. Gaurkoa, egun berezia eta pozgarri adela aitortu du Mikel Biain alkateak.

  Carlos Martinez de Irujo Sotomayorreko dukea ere pozik azaldu da Oñatik berez mantendu duen edertasuna handitzeko duen aukera honengatik eta hori hala izan dadin, Gordoa familiak belaunaldi ezberdinetan egin duen lana bereziki azpimarratu nahi izan du.

  Biharko irekiera puntual horren ondoren, urria erdialdean edo, lorategiko atea egunero zabalduko da, lehen esan bezala. Ireki, goizero 9etan irekiko da eta eguzkia ezkutatu baino ordubete lehenago itxiko da, erabilera hitzarmenean zehaztu denez.

  Hitzarmenak, udako hilabeteetako erabilera ere mugatua izango dela jasotzen du. Uztaila eta abuztuan, lorategiak Lazarraga jauregiko familiak erabilera pribaturako lehentasuna izango du. Horrek ez du baztertzen, ekintza kulturalen bat bertan egin ezin izana. Kasu konkretuak aztertu eta adostuko dira.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!