Gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasuna sustatzeko udal dirulaguntzak eskatu daitezke jada

2020/02/10
Epea, martxoaren 23an amaituko da

  Dirulaguntza hauetarako deialdia ostiralean argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eskaerak egiteko epea irekiz. Udal dirulaguntza hauen xedea, emakume eta gizonen arteko berdintasuna eta emakumeen ahalduntzea lortzea helburu duten programak eta jarduerak sustatu eta garatzea da. Programa eta jarduera horiek ezin dute irabazteko asmorik izan eta Oñatin garatu beharko dira udalaren dirulaguntzaz babestu daitezen.

  Deialdi honen baitan jasotzen diren eskaerak baloratzeko irizpideak iaz berritu ziren. Aurkeztutako proiektua testuinguruan jartzea, ekintzaren eragina eta balizko emaitzak neurtzea, proiektuaren kalitate teknikoa, elkartearen baliabide propioak eta boluntarioan jartzea, emakumeen partaidetza sustatzeko estrategiak diseinatu eta garatzea eta taldean edo sarean egiten diren proiektu eta prozesuak  izatea baloratuko dira. Gehienez lortu daitezkeen 100 puntutik erdiak eskuratu beharko ditu proiektuak udal dirulaguntza eskuratzeko.

  Oñatin egoitza soziala duten pertsona juridikoek eskatu ditzakete gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasuna sustatzeko udalaren dirulaguntzak.  4.070 euroko partida bideratu du laguntza hauetarako.

  Bi eskaera jaso ziren iaz, baina bat epez kanpo. Andraitz elkarteak proposatutako programak jaso zuen udalaren dirulaguntza 2019an.

Iturria: Oñati Irratia