Gizarte zerbitzuen arloan lan egiten duten elkarteen artean 14.750 euro banatuko ditu Udalak

2016/06/14
Eskaera egin zuten 22 elkarteetatik 21i diru-laguntza ematea erabaki da

  Diru banaketa egiterakoan oinarrizko hiru irizpide jarraitu dira. Herriko elkarteei 1000 euro ematea, Oñatin ekintzak egiten dituztenei 750 euro eta egoitza kanpoan izan arren Oñatiko bazkideak dituzten elkarteei 500 euroko laguntza ematea. Otsailean zabaldu zen deialdiari jarraituz, 22 eskaera jaso ziren udal bulegoetan eta aipatu irizpideak gogoan, 21i diruz laguntzea erabaki berri da.

  1000 euro jasoko dituzten elkarteak sei izango dira aurten: ATZEGI elkartea eta honen babesean diharduen Oñatiko Txotartea; EMALOÑA, alargunen elkartea, Parrokiako espetxe pastoraltza, NAGUSILAN-Pake Leku boluntariotza taldea,  TRAUTI HESIRIK GABE elkartea eta ELKARZABAL atzerritarren integrazioan laguntzen duen taldea.

  Beste multzo batean, 750 euroko diru-laguntza jasoko duten elkarteak  daude: Oñatiko hospitalidad de Lourdes taldea, Degurixako akanpada antolatzen duen Behar Zana elkartea, Gurutze Gorria, BEGISARE edo erretinosis pigmentarioak eragindako pertsonen elkartea, ADAHIGI arreta gabezia hiperaktibitatearekin edo gabe dutenen elkartea, AGIFES gaixo psikikoen familia elkartea eta Gipuzkoako elikagaien bankua. 

  Azkenik, 500 euroko diru laguntza jasoko dutenak daude, hau da, Oñatin ordezkaritza edo lan egiten duten taldeak izanik ere, herrialde mailako izaera duten elkarteak: ACABE, anorexia eta bulimiari aurre egiteko elkartea; ADEMGI, esklerosi anizkoitza dutenena; AECE minbiziaren aurkako elkartea, ATECE gaitz zerebrala duten pertsonen elkartea, GAUTENA, ORTZADAR adimen mugatua duten pertsonen aldeko elkartea eta Gipuzkoako itxaropen telefonoa.

  Guztira14.750 euro banatuko dira. Diru poltsan berriz, 1250 euro geratuko dira.

Iturria: Oñati Irratia