Gizarte zerbitzuen arloan diharduten elkarteei zuzenduta 19.500 euro banatuko ditu Udalak diru laguntzetan

2017/04/05

  Udalaren diru-laguntza jaso ahal izateko, elkarteek, Oñatin nahiz eskualdean lan egiten duten irabazi asmorik gabeko talde direla egiaztatu behar dute. Eta herrialde mailan, Gipuzkoa mailan, lan egiten dutenek berriz, Oñatitik jasotzen dituzten zerbitzu eskaerei erantzuten dietela.

  Gizarte zerbitzuen departamentuak bi jarduera mota babesten ditu diru-laguntza hauen bitartez: herrian garatzen diren ekintza konkretuak batetik: hitzaldiak, zabalkundeko kanpainak, formazio ikastaroak, aisialdi programak eta antzerako ekintzak; eta erakundeko mantentze gastuen ordainketa, bestetik.

  Diru laguntza hauetarako 22 elkarteren eskaerak jaso ziren iaz eta  21 babestea erabaki zuen Udalak. Tartean dira, Elkarzabal atzerritarren integrazio taldea, ATZEGI eta Oñatiko Txolartea, TRAUTI hesirik gabeEmaloña alargunen elkarteaNagusilan-Pake Leku taldea edo Parrokiako espetxe pastorala, besteak beste.

  Gaur bertan argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean diru laguntza hauen deialdi iragarkia. Eskaerak aurkezteko 30 eguneko epea dago, hau da, maiatzaren 5era arte.

Iturria: Oñati Irratia

Iaz udalaren diru laguntza jaso zuen taldeetako bat