Gizarte zerbitzuen arloan diharduten elkarteei zuzenduta 16.000 euro banatuko ditu Udalak diru laguntzetan

2016/02/17
Eskaerak egiteko epea zabalik dago martxoaren 18ra arte

  Udalaren diru-laguntza jaso ahal izateko, elkarteek, Oñatin nahiz eskualdean lan egiten duten irabazi asmorik gabeko talde direla egiaztatu behar dute. Eta herrialde mailan, Gipuzkoa mailan lan egiten dutenek berriz, Oñatitik jasotzen dituzten zerbitzu eskaerei erantzuten dietela.

  Gizarte zerbitzuen departamentuak bi jarduera mota babesten ditu diru-laguntza hauen bitartez: herrian garatzen diren ekintza konkretuak batetik, hitzaldiak, zabalkundeko kanpainak, formazio ikastaroak, aisialdi programak eta antzerako ekintzak; eta erakundeko mantentze gastuen ordainketa, bestetik.

  Iaz, diru laguntza hauetarako 21 elkarteren eskaerak jaso ziren eta Udalak 18 babestea erabaki zuen. Tartean dira, Elkarzabal integrazio taldea, ATZEGI eta Oñatiko Txolartea, TRAUTI hesirik gabeEmaloña alargunen elkartea,  Nagusilan-Pake Leku taldea edo Parrokiako espetxe pastorala, besteak beste.

  Gaur bertan argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean diru laguntza hauen deialdi iragarkia. Eskaerak aurkezteko 30 eguneko epea dago, hau da, martxoaren 18ra arte.

Iturria: Oñati Irratia

TRAUTI elkartearen sentsibilizazio ekintza