Giza Baliabide eta Antolakuntza teknikari lanposturako lehen azterketaren emaitzak argitaratu dira

2016/03/23
Froga teorikora hautagai bakarra aurkeztu zen eta gainditu du

  Berez 7 lagunek zuten atzo egin zen lehen azterketa egiteko aukera, baina bakarra aurkeztu zen eta esan bezala, hautagai horrek gainditu egin du. Emaitzak, udaleko web atarian eta udaletxeko iragarki taulan ikusgai daude. Bide batez, azterketa berrikusi edo erreklamazioren bat aurkezteko epea zabalik dago datorren asteazkenera arte.

  Udalak, Giza Baliabide eta Antolakuntza departamentuan sortu den lan pilaketari aurre egin ahal izateko, errefortzuko teknikaria kontratatu nahi du. Aldi baterako kontratua betetzen duen langileak, udaleko giza baliabideen azterketa sakona egin beharko du eta hauek egokitu eta antolatzeko tresnak identifikatu beharko ditu.

  Langilea aukeratzeko oposizio-lehiaketa sistema erabiliko da eta orain, azterketaldian, lehen proba teorikoa eginda, praktikoa gainditu beharko da. Hurrengo ariketa hori noiz egingo den zehazteke dago oraindik.

Iturria: Oñati Irratia