GEUREA IKURRIÑA, INPOSAKETARIK EZ!! LEMAPEAN, elkarretaratzea eta ikurriñari omenaldia egingo zaio domekan.

2013/11/26
Card image cap
Udalak, etxeko balkoietan ikurriñak jartzeko deia egin du eta halako 500 salgai jarri ditu herriko okindegietan.

  Oñati ikurriñaz janztea eta herritarrek euskal ikurrarekin duten atxikimendua publikoki agertzea da ekimen honen helburua. Udalak, Espainiako bandera jartzeko jaso zuen epaia betetzear dagoen honetan, ikurriñaren aldeko aldarrikapena egitea. Herritarroi, etxeko balkoietan ikurriña jartzeko deia zabalduz, ikurriñak salgai jarri dira herriko okindegitan. Halako 500 ekarri dira eta 4 eurotan gaur goizean bertan salgai jarri dira.

  Ikurriñarekiko atxikimendua azaldu eta honen aldeko aldarrikapena kaleratzeko berriz, domeka eguerdian ekitaldi berezia egingo da plazan. GEUREA IKURRIÑA, INPOSAKETARIK EZ lemapean elkarretaratzea egingo da eta ondoren, Oñatz dantza taldeko kideek ikurrin dantza egingo dute. Eguneko ekitaldiak osatuz, musika bandak kontzertua eskainiko du. Guztia, eguerdiko 12 eta erdietatik aurrera Foruen enparantzan egingo da.

  Baina aurrerapen gisa, ostiral arratsaldean, 7etan, Iñaki Egaña historialariaren hitzaldia antolatu da udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Ostegunean gainera, ikurriñaren aldeko aldarrikapen honekin bat egitera gonbidatzen duten idatziak jarriko dira herriko bebarru guztietan.   

  Udalak, pasa den irailean jaso zuen Espainiako bandera udaletxeko fatxada nagusian eta areto nagusian jarri beharko duenaren sententzia. Euskal autonomia erkidegoko auzitegi nagusiko administrazioarekiko auzi salak hartutako erabakia gauzatzeko bi hilabeteko epea ematen zen eta epe hori betetzear dagoenean, ikurriñaren aldeko aldarria kaleratzeko ekitaldi sorta antolatu da igande eguerdirako.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!