GeoAizkorri proiektua aurkeztuko da ACTE, Koben Elkarteak bihartik aurrera egingo duen Kongresuan

2016/09/28
Oinatur enpresa eta Oñatiko Garapen eta Turismo Agentziako ordezkariak Malagara joango dira

  Koba Turistikoen Elkarteak urteko Kongresua egingo du bihartik zapatura bitartean. Bertan, hainbat ponentzia eta komunikazio egingo dira, tartean GeoAizkorri egitasmoari dagokiona. Geoaizkorri: Iniciativa geoturistica para la valorizacion del patrimonio geologico del mazizo de Aizkorri-Aratz izeneko hitzaldia egingo da larunbata goizean. GeoAizkorrik, Arrikrutz koba, Zerain eta Leintz-Gatzaga biltzen dituen proiektua da eta ponentziaren izenburuak ondo adierazten duenez, helburua, hiru guneak elkar lotzen dituen Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren aberastasun geologikoa ezagutzera eman eta balioan jartzea da.

  Orain urtebete abitu zen GeoAizkorri proiektu bateratu honen baitan hainbat bisita gidatu eta ekintza egin dira. Azkena, pasa den zapatuan bertan Urbiara egin zena.

  GeoAizkorri proiektuaren berri emateko lana, besteak beste, Leire Garai eta Miren Zumaldek, turismo bulegoa eta Arrikrutzeko koba kudeatzen dituen Oinatur enpresako ordezkariek eta Ikerne Altube Oñatiko Garapen eta Turismo Agentziako gerenteak osatu dute. Hirurak, zapatuan, Malagan izango dira ACTEren Kongresuan parte hartzen.

Iturria: Oñati Irratia