Gaztelekuko gelak ikasteko erabili ahal izango dira

2019/05/10
Card image cap
Hainbat gaztek egindako eskaerari erantzungo zaio horrela

  Azterketa garaia hasi da eta herriko ikasleek ikasketa leku berria izango dute aurrerantzean, Gaztelekua. Aurrez, zenbait eragile eta gaztek egindako eskaerari bide emango zaio horrela.

  Udal liburutegia izan ohi da herriko ikasleentzat ikasketa leku nagusia. Baina bertako lekua, eta ordutegia, mugatua denez, beste alternatiba batzuk bilatzen dituzte. Hala, Gaztelekuko instalazioak erabiltzeko aukeraz galdetu izan dute. Bertan bilera gelak daude, wifia ere bai eta beharrezkoa izanez gero kalefazioa ere badagoenez, ikasteko leku aproposa izan daiteke, Gaztelekua itxita dagoen ordutan. Udaleko Haur eta Gazteria departamentuak aukera baloratu du eta azterketa garaian ikasketa leku gisa erabiltzeko bidea ematea erabaki da.

  Baldintza batzuk bete beharko dira, dena den. Gaztelekua erabiltzeko eskaera egingo da, ahal dela idatziz. Gaztelekua ikasteko soilik erabiliko da eta sartu eta irteteko baldintzak bertako hezitzaileekin adostu beharko dira. Udalaren aurrean, eskaera egiten duen pertsona izango da bertan dagoen taldearen erantzule.

  Martxan da jada ekimena. Ikasteko gela behar duenak Gaztelekura jo dezake leku eske.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!