Oñatiko udala

Gaztelekuko argiteria aldatzen ari dira eta hainbat gune margotuko dituzte

2020/06/19
Card image cap
Gaztelekua uztaila hasieran ireki asmo da

  Irekiera horretan ari dira lanean, hainbat hobekuntza egiten eta, aldi berean, zerbitzu ezberdinen segurtasuna bermatzeko protokoloa prestatzen. Hala ere, eta egun hauetan Gaztelekua itxita dagoen arren, gaztetxoekin bilerak egiten ari dira hezitzaileak, uztailean egingo dituzten irteerak zehaztu eta prestatzeko. Eta orduan, uztaila hasieran ireki asmo da martxoaz geroztik itxita dagoen Gaztelekua.

  Gaztelekuko argiteria aldatzen ari dira; LED argiak jartzen ari dira aurrekoen ordez eta horrela argitasun gehiago ez ezik, gastua murriztea lortu nahi da, kontsumoa aurrezten duen teknologia delako. Sotoko eta Topalekuko argiteria aldatu zen lehenik eta beheko bulegoko eta sarrerako eta lehen pisuko argiteria aldatzen aritu dira astean. Gaztelekua itxita dagoela probestuz, bestalde, zikin eta nahikoa kaltetuta dauden hainbat gune margotzea erabaki da. Hobekuntza lanok 15.200 euroko aurrekontua dute.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!