Gaztelekuak eta bertso eskolak gazteentzako VII. bertso paper lehiaketa antolatu dute

2015/12/14
Lanak aurkezteko epea, urtarrilaren 15ean amaituko da

  Gaztelekuak bertso eskolarekin batera antolatu du zazpigarren bertso paper lehiaketa. Partaideak, adinaren arabera bi mailatan bereizten dira: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak batetik eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta batxilergoko ikasleak bestetik.

  Maila bakoitzean, egin beharreko lana eta jasoko diren sariak ezberdinak dira. Hala, Lehen Hezkuntzako ikasleek zortziko handian edo txikian bi bertso edo lau kopla osatu beharko dituzte ondorengo gairen bati lotua: txikitako oroitzapenak, arratsalde bat kuboan edota leihotik begira nago. Maila honetan 5 sari banatuko dira. 12-18 urte bitartekoen mailan berriz, hiruna bertso osatu beharko dira neurri eta gai librean. Sariak, kategoria honetan 3 izango dira. Sariak kultura produktuetan gastatzeko txantxi-bonoak eta bertsolaritzarekin lotutako bestelako sariak izango dira.

  Aste honetan bertan banatuko dira ikastetxeetan Gaztelekuko zazpigarren  bertso paperen lehiaketa honetan parte hartzeko gonbidapen orriak. Bertsoak osatuta, urtarrilaren 15era arteko epea dago lanak Gaztelekuan entregatzeko.

  Sari banaketa ekitaldia urtarrilaren 22an izango da eta asmoa, zapatuan ezagutuko den Gipuzkoako bertsolari txapeldun berria bertara gonbidatzea da.

Iturria: Oñati Irratia

VI. bertso paper lehiaketako sari banaketa (Arg. DV)