Oñatiko udala

Gaztelekua itxita egongo da abuztuaren 1etik 29ra

2016/07/28
Card image cap
Hezitzaileen opor egunak eta pilatutako orduen konpentsazioaren ondorio da zerbitzua lau astez ixtea

  Uda sasoia ez ezik, ikasleen opor garaiak ekintzez betetako garaiak dira Gaztelekuan. Egun osoko irteera eta aisialdi ekintzak egiten dira. Horrek, noski, bertako hezitzaileen lanaldia luzatzea ekarri ohi du eta orduak pilatzea. Udalak, zerbitzuaren kudeaketaz arduratzen den Zehar elkartearekin duen kontratuaren arabera, Gaztelekua, abuztuan bi astez ixtea adostuta dauka. Abuztuaren 1etik 15era ixtea proposatu du Haur eta Gazteria Batzordeak, herritar askok oporrak dituztela eta gaztetxoak batera eta bestera ibiltzen direla aprobetxatuz. Baina horrezaz gain, hezitzaileek urtean zehar pilatu dituzten orduak konpentsatzeko, hurrengo bi astetan ere Gaztelekua itxita mantentzea erabaki da. Ondorioz, Gaztelekuko instalazio guztiak, abuztuaren 1etik 28ra itxita egongo dira. Hori, teorian. Praktikan, abuztuaren 30a arte ez da Gaztelekua irekiko, abuztuaren 29a astelehena baita eta Gaztelekuko lan egutegia, asteartetik igandera izaten baita.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!