Gazteleku aldameneko horma apaintzen hasi dira Arte udalekuetako partaideak

2019/07/23
Hiru totem irudi margotuko dituzte gaztelekua eta udaltzaingoa arteko pasabide-horman

  9 eta 16 urte arteko 70 gaztetxo ari dira Arte udalekuetan parte hartzen. Gaztelekuko horma zati bat apaintzen hasi dira,  Gaztelekua eta udaltzaingoaren egoitza arteko pasabidean. Gazteak hiru taldetan banatu dira eta bakoitzak bere totem-irudia margotuko du. Aurrez, irudia paperean sortu dute.

  Lehen taldeak, Hala taldeak, bere irudia atzo margotu zuen. Besteek gaur-bihar artean margotuko dute. Arte udalekuak ostiralean amaituko dira eta ordurako totem horma-irudia bukatuta egongo da.

  Arte udalekuetan disziplina artistiko ezberdinak ezagutu eta landu dituzte gaztetxoek, lau begiraleen laguntzaz. Donostiako Tabekalerara ere irteera egin dute. Arte udalekuak uztailaren 1ean hasi ziren eta ostiralean amaituko dira. Baina lekukoa utziko du Gaztelekua eta udaltzaingoaren arteko pasabidean, udalekuetan ikasitako hainbat teknika erabiliz horma-irudia osatzen ari baitira.

Iturria: Oñati Irratia