Gaur ireki da garaje, hilerri eta ibi iraunkorrari dagozkion udal tasak ordaintzeko epea.

2014/09/12
Oñatin 4.001 garaje dago. Horietako 83k, ibi iraunkorra edo vado txapa dute sarreran.

  Datozen egunotan jasoko dute aipatutako tasen ordainketa helbideratu gabe dutenek bi hilabetez luzatuko den borondatezko ordainketa epea eta dagokien tasaren berri ematen duten gutunak.

  Gehienek, hala ere, udal tasa hauen ordainketa helbideratuta, domiziliatuta dute eta kasu honetan, ordainketa gauzatu denaren agiria aurrezki kutxa edo banketxetik jasoko dute. Datorren astelehenean, hilaren 15ean egingo da  tasa hauei dagokien ordainketa kargua.

  Gaur bertan ireki den udal tasa hauen ordainketa epea, azaroaren 10ean amaituko da.

  Hiru dira, esan bezala, bi hilabete hauetan zehar kobratuko diren udal tasak. Kopuruz ugarienak garaje eta hilerri tasak dira. Hauekin batera, zenbait garaje eta lokal sarrera libre gordetzeko emandako IBI iraunkorrari dagozkion tasak daude.

  Garaje tasa, 4.001 jabek ordaindu beharko dute. Dirutan, tasa honen kobrantzatik, udalak, 83 mila euro jasoko ditu. Kopuruz askoz gutxiago izanagatik, proportzioan diru sarrera handiagoa suposatzen duen tasa ibi iraunkorrari dagokio. Udalak, halako 83 ditu erroldatuta, iaz baino 6 gutxiago eta 2012an baino 11 gutxiago. Ibi iraunkorrari dagokio tasa ordainketatik 11mila euro pasa jasoko ditu. Hilerri tasa erreziboak, berriz, 1.343 dira, iazkoen pare. Kasu honetan, tasa txikiagoa da, merkeagoa da eta udalari, 6 mila euro pasako diru sarrera ekarriko dio.

  Guztira, gaur abian jarri den hiru tasa hauen kobrantzatik, udalak, 100 mila euro pasa jasoko ditu, iaz baino ia 2.000 euro gehiago.

Iturria: Oñati irratia