Gaur ireki da garaje, hilerri eta ibi iraunkorrari dagozkion udal tasak ordaintzeko epea

2019/09/06
Oñatin 4.260 garaje dago eta 84k, ibi iraunkorra edo vado txapa dute sarreran

  Ordainketa helbideratu gabe dutenek laster jasoko dute dagokien tasaren jakinarazpen gutuna. Gehienek, hala ere, udal tasa hauen ordainketa helbideratuta, domiziliatuta dute eta kasu honetan, ordainketa gauzatu denaren agiria aurrezki kutxa edo banketxetik jasoko dute. Gaur bertan egingo da kargua, udal arduradunek jakinarazi dutenez.

  Hiru dira bi hilabete hauetan zehar kobratuko diren udal tasak. Kopuruz ugarienak garaje eta hilerri tasak dira. Hauekin batera, zenbait garaje eta lokal sarrera libre gordetzeko emandako IBI iraunkorrari dagozkion tasak daude.

  Garaje tasa, 4.260 jabek ordaindu beharko dute. Dirutan, tasa honen kobrantzatik, udalak, 89 mila euro pasa jasoko ditu. Kopuruz askoz gutxiago izanagatik, proportzioan diru sarrera handiagoa suposatzen duen tasa ibi iraunkorrari dagokio. Udalak, halako 84 ditu erroldatuta, iaz baino hiru gehiago. Ibi iraunkorrari dagokio tasa ordainketatik 11.000 euro pasa jasoko ditu. Hilerri tasa erreziboak, berriz, 1361 dira, iaz baino bi gehiago. Kasu honetan, tasa txikiagoa da, merkeagoa, eta udalari, ia 6.600 euroko diru sarrera ekarriko dio. Guztira, gaur abian jarri den hiru tasa hauen kobrantzatik, udalak, 107 mila euro pasa jasoko ditu.

  Garaje, hilerri eta ibi iraunkorrari dagozkion udal tasak ordaintzeko borondatezko epea azaroaren 8ra arte luzatuko da.

Iturria: Oñati Irratia

Olakuako hainbat garaje