Garapenerako udal diru laguntzen inguruko bi eskaera aztertuko dira gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean

2018/07/12
Card image cap
OGTA enpresari buruzko txostena ere aurkeztuko da

  Garapenerako sentsibilizazio edota hezkuntza jarduerak finantzatzeko diru laguntza eskaera bat eta garapen bidean dauden herrialdeetan lankidetza proiektuak garatzeko beste bat aztertuko dira gobernu taldeak arratsaldean egingo duen bileran.

  Gizarteratze eta laneratze prozesuan dauden pertsonak lan merkatuan txertatzeko Ulma Taldea, Bidebarri eta udalaren arteko lankidetza hitzarmena zertan den ere azalduko da gaurko bilkuran. Ogasuna batzordearen eskutik bestalde, Oñatiko Garapen eta Turismo Ajentzia enpresari buruzko txostena aurkeztuko zaie gobernu taldeko kideei. Urruxolako auzo alkate berria izendatzeko proposamena eta Urruxolan jaiak ospatzeko baimena ere aztertuko dira.

  Gaurko lan zerrendan 26 gai jaso dira eta aipagarria da, ez ohikoa den aldetik, Hirigintza eta Zerbitzuak departamentuek ez dutela gairik proposatu gaurko batzarrerako.  

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!