Garaje, hilerri eta ibi iraunkorrari dagozkion udal tasak ordaintzeko epea ireki da

2017/09/08
Oñatin 4184 garaje dago eta 79k ibi iraunkorra edo vado txapa dute sarreran

  Datozen egunotan jasoko dute aipatutako tasen ordainketa helbideratu gabe dutenek bi hilabetez luzatuko den borondatezko ordainketa epea eta dagokien tasaren berri ematen duten gutunak. Gehienek, hala ere, udal tasa hauen ordainketa helbideratuta, domiziliatuta dute eta kasu honetan, ordainketa gauzatu denaren agiria aurrezki kutxa edo banketxetik jasoko dute.Asteartean egingo da tasa hauei dagokien kargua udal arduradunek jakinarazi digutenez.

  Hiru dira bi hilabete hauetan zehar kobratuko diren udal tasak. Kopuruz ugarienak garaje eta hilerri tasak dira. Hauekin batera, zenbait garaje eta lokal sarrera libre gordetzeko emandako IBI iraunkorrari dagozkion tasak daude. Garaje tasa, 4184 jabek ordaindu beharko dute. Dirutan, tasa honen kobrantzatik, udalak, 86.000 euro pasa jasoko ditu. Kopuruz askoz gutxiago izanagatik proportzioan diru sarrera handiagoa suposatzen duen tasa ibi iraunkorrari dagokio. Udalak, halako 79 ditu erroldatuta, iaz baino 2 gehiago. Ibi iraunkorrari dagokion tasa ordainketatik ia 10.900 euro jasoko ditu. Hilerri tasa erreziboak, berriz, 1356 dira, iaz baino 4 gehiago. Kasu honetan tasa txikiagoa da, merkeagoa, eta udalari, ia 6.500 euroko diru sarrera ekarriko dio. Guztira, gaur abian jarri den hiru tasa hauen kobrantzatik, udalak, 104 mila euro jasoko ditu, iaz baino 800 bat euro gehiago.

  Garaje, hilerri eta ibi iraunkorrari dagozkion udal tasak ordaintzeko borondatezko epea azaroaren 10a arte luzatuko da.

Iturria: Oñati Irratia