Gaikako bilketa arloan Debagoienak izan duen bilakaera ona bereziki azpimarratu du Gipuzkoako Zero zabor taldeak

2015/05/19
Card image cap
Gaikako bilketa eskualdeko herri guztietan ezarri duen lehen mankomunitatea da Euskal Herrian

  Gipuzkoako Zero zabor taldeak, 2011-2015 legealdian, gaikako bilketak izan duen bilakaera aztertu eta baloratu du.

  Hondakinen kudeaketaren gaia, kalera atera dela eta eztabaida jendartean zabaldu dela dio Gipuzkoako Zero zabor taldeak. Horrela, herritarrak, sortzen duten hondakinez kontziente egin direla azpimarratzen du. Legealdi honetan, zaborraren eta errausketaren inguruan Gipuzkoan inflexioa eman dela dio Zero zabor taldeak eta errausteko proiektua dagoeneko baztertuta dagoela aipatzen du.

  Gipuzkoan urte gutxitan gaikako bilketa maila bikoiztu dela azpimarratzen du Zero zabor taldeak. Hobekuntza hau ordea, ez da berdin gertatu mankomunitate eta herri guztietan. Eta alde horretatik, Debagoienak izan duen bilakaera ona bereziki aipatzen du balantze idatziak. Gaikako bilketa eraginkorra eskualdeko herri guztietan ezarri duen lehen mankomunitatea da Debagoiena. Eta 2016rako finkatu zen %60ko bilketa helburua lortzeko puntuan dagoela azpimarratzen du. Zentzu horretan, Debagoienako herritarrak eta kudeatzaileak zoriondu ditu Zero zabor taldeak eta lanean jarraitu dezaten dei egiten die.

  Gipuzkoako 88 udalerritik 64k, % 60 baino gehiago biltzen dute gaika eta materia organikoaren gaikako bilketa, 2011an halako lau izan da 2014an.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!