Gabonetan umeei zuzenduriko ekintza bereziak

2015/12/23
Arrikrutz-Oñatiko kobak eta Oñatiko Turismo Bulegoak antolaturik bisita bereziak izango dira gabon egun hauetan.

Gabon hauetan txiki eta gazteek ekintza eta bisita bereziz osaturiko programa zain dute Oñatin. Zatoz eta hartu parte!

  • Abenduak 27: ESPELEOTXIKI Arrikrutz-Oñatiko kobetan.

Arrikrutz-Oñatiko kobak ezagutzeko bisita berezia. Bisita arruntean iristen ez garen kobazuloko txokoak ezagutzeko aukera eta txikienek kobazuloa exploratzeko aukera paregabea.

6 urtetik aurrerakoei zuzendua.

  • Urtarrilak 3: Saguzarrak: lagun ezkutuak.

Kobazuloko bisita berezia eta eskulan tailerra Arrikrutz-Oñatiko kobetan, bertako saguzarrak protagonista izango direnekoa.

Ordua eta lekua: 10:00tan Arrikrutz-Oñatiko kobetan.

Prezioa: 4€/umeko.

  • Urtarrilak 5: "Oñati ezagutu" jolasten.

Txikienek, Oñati, bertako historia eta bitxikeriak ezagutzeko jolasak Oñatiko turismo bulegoak eta Txanda, merkataritza taldeak antolaturik.

Ordua eta lekua: 11:00tan Oñatiko Turismo Bulegoan.

Prezioa: dohainik.

Informazio gehiago.  edo 943 78 34 53 telefonoan.

Gabonak 2015.Oñati.