turismoa

Gabonetako ekintzak Turismo Bulegoan eta Arrikrutz-Oñatiko kobetan

2014/12/23
Card image cap
Gabonetako ekintza hauek antolatu dira Arrikrutz-Oñatiko kobetan eta Turismo Bulegoan. Har ezazu parte!!!

ABENDUAK 27, 17:00etan TURISMO BULEGOAN

"TXOKOLATEA OÑATIN". Anton Azpiazuk txokolateak Oñatin izan duen bilakaeraz hitz egingo du. Oñatiko kaleetan zehar bisita gidatua egingo da Txokolateixan bukatuz.

 

ABENDUAK 30, 10:00etan ARRIKRUTZ-OÑATIKO KOBETAN, SARRERA: 4€

"ANIMALI ARTEAN". Mirari Sagarzazu artistak, kobazuloko animalien inguruko eskulan tailerra eskainiko du eta ondoren, koba bisitatuko da. 6-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako ekintza. Erreserba egitea beharrezkoa izango da plazak mugatuak izango baitira. Erreserba egiteko deitu kobara (943082000) edo Turismo Bulegora (943783453).

 

URTARRILAK 3, 12:00etan ARRIKRUTZ-OÑATIKO KOBAN, SARRERA: 4€

"IXILPEKO DOINUAK". Olatz Amozarrain eta Urko Egañak, zeharkako txirula eta poema emanaldia eskainiko dute. Erreserba egiteko deitu kobara (943082000) edo Turismo Bulegora (943783453).

 

URTARRILAK 5, 9:30etan TURISMO BULEGOAN

"OÑATI EZAGUTU JOLASTEN". Oñatiko turismo bulegoak Txandarekin elkarlanean antolatutako jolasa.  6-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako ekintza.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!