Formalki eta idatziz eskatuko zaio Aldundiari GI-2630 errepidean bi biribilgune egin ditzan

2017/02/21
Card image cap
Bide Azpiegituretako Foru Diputatu Aintzane Oiarbideri hitzezko eskaera otsailaren 2an egin zitzaion

  Otsailaren 2an Oñatiko eta Aldundiko ordezkariek bilera egin zuten diputazioan. Bileran, Oñatitiko udaleko ordezkariekin batera, Ulma taldeko eta LKS kooperatibako ordezkariak izan ziren, biak zuzenean ukitzen baititu GI-2630 errepidearen gaiak; Ulma, aipatu errepide nagusi horren aldamenean dituen eraikinetarako sarrera erraztuko lukeelako bereziki Garibai auzoan eskatzen den biribilguneak eta LKS, udalak aurkeztu zuen ante-proiektuaren egile delako.

  GI-2630 errepidearen trafiko arazoa aspaldikoa da eta aspaldikoa baita ere, Erle garaje parean eta Ulma eraikuntzarako bidegurutzean biribilguneak egiteko eskaera. Trafiko handia pilatzen da bereziki lanerako sarrera-irteera orduetan eta istripu ugari izan dira, baita hildakoak eragin dituztenak era. Kontu egin behar da, GI-2630 errepidea zuzengune luze bihurtzen dela aipatutako bi puntu horien artean. Ibilgailuek abiadura handia hartzen dute eta errepide tarte hori oso arriskutsu bihurtzen da.  Inguruan gainera, hainbat industria gune eta baserri daude eta errotondek guztietarako sarbidea erraztu lukete, abiadura motelaraztearekin batera. Garibai auzoko biribilgunea errepidearen 19. Km-an egitea proposatu da. Horrekin Garibai eta Munazategi industria gunerako eta errepide ertzeko baserri multzorako sarrera egokituko litzateke. Goribar auzoko biribilgunea, errepidearen 18,300 Km parean egingo litzateke eta Otadui Zuhaiztiko industrietarako sarreraz gain, Dolaetxe, Urbieta eta Torreauzorako sarrera antolatuko luke.

  GI-2630 errepidean, Goribar eta Garibai auzoetan eskatzen bi biribilguneen aurre-proiektua LKS enpresak egin zuen garaiko udal gobernu jeltzalearen eskariz. Eta horixe da Diputazioari formalki eta idatziz eskatuko zaiona.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!