Feminismo eta genero ikasketak estatuko unibertsitatetan aztertzen ari dira Lege Soziologia Institutuan

2015/06/04
Card image cap
Mintegia, Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak eta Laura Gomez Diputazioko berdintasun zuzendariak ireki dute

  Estatuko unibertsitateetan, genero eta feminismo ikasketak zein egoeratan dauden aztertzen ari dira Lege Soziologia Institutuan. Zenbaitetan, master eran, post-graduko ikasketa moduan jorratzen da gaia, eta bakarra da, feminismo eta genero gradua eskaintzen duen unibertsitatea, Madrilgo Carlos III.a, hain zuzen ere.

  Post-graduko masterrak nagusiki, ikerketara edota berdintasun agenteen formakuntzara zuzentzen dira. Profesional hauek unibertsitate mailako ikasketak behar baitzituzten orain arte. Alderdi Popularraren hainbat lege egokitzeek ordea, berdintasun sustatzailearen figura sortu dute eta horretarako lanbide heziketa nahikoa litzateke. Ondorioz, unibertsitate mailako ikasketak arriskuan ikusten dituzte arloko ordezkariek.

  Kezka handia da. Horren adibide, unibertsitate zaharrean gaur hasi den mintegia ikasturte honetako jendetsuenetakoa dela. 36 aditu bildu baitira gaia aztertzeko eta aipagarria da gainera, feminismo eta genero ikasketen arloan estatuan erreferente diren hainbat lagun Oñatin daudela: Encarna Bodelón, Esparanza Bosch edota Ruth Mestre, besteak beste.

  Izaskun Ladaida, Emakundeko zuzendaria, eta Laura Gomez, Gipuzkoako Aldundiko berdintasun saileko zuzendaria arduratu dira mintegiari hasiera emateaz. Mintegia, bihar arratsaldean amaituko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!