Felix Ibarrondori "Heckscher" nazioarteko konposizio saria eman diote New Yorken

2016/11/22
Card image cap
Klarinete eta pianorako sortutako lan bat saritu dute

  Felix Ibarrondo konpositore oñatiarrak lortu du New York estatuko Itaka hirian banatzen duten Heckscher nazioarteko konposizio saria, klarinete eta pianorako idatzitako Clair-Obscur obrarekin. Ameriketako hiri horretan bertan jasoko du Ibarrondok saria datorren urteko udaberrian. Ekitaldian, Richard Faria klarinete jotzaileak, saritutako obra interpretatuko du.

  Aspalditik Parisen bizi zen musikari oñatiarrak, aitarekin, Antonino Ibarrondorekin hasi zituen musika ikasketak. Adituen esanetan, Ibarrondoren musika-lanak oso landuak dira eta tresnak oso modu aberatsean erabiltzen ditu.  Adierazkortasun handiko estiloa du, oso modernoa, frantses maisuen eragin garbia erakutsiz baina aldi berean,  euskal jatorria ere antzematen zaio. Izen handiko konposatzailea da bereziki Frantzian. Hogeitik gora disko kaleratu ditu.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!