Farola berria jarriko da Etxe Aundi jatetxe inguruan

2020/06/30
Card image cap
Auzo-alkatearen eskaera onartu du Udalak

  Torreauzoko zubitik Chinchurreta enpresara bitarteko gunea ilun dagoela jakinaraziz, argi gehiago jartzeko eskaera egin zuen Torreauzoko ordezkariak, urtarrilean egin zen auzo-alkateen foroan. Arazoa Etxe Aundi jatetxe parean farola berri bat jarrita konponduko da. Iberdrolak inguruan postea duela ikusita, bertara argi puntua lotzeko baimena eskatu zitzaion baina honen ezezkoa jasota, poste edo zutabe berri bat jartzea erabaki zuen Udalak.

  Farola berria Upain baserri parean dagoen argiteria kuadrotik hornituko da, Chinchurreta pareraino dauden gainontzekoen antzera, eta Etxe Aundi jatetxe aurrealdean kokatuko da, esan bezala. Korostel enpresak egingo ditu lanok, 4.000 euro pasatxoko aurrekontuarekin.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!