Ezin da aurre-erreserbarik egin igerilekuan eta Eltziako gimnasioan

2021/03/15
Card image cap
Garbiketa zerbitzuko langileak grebara deituta daude martxoaren 15etik 18ra

  Gaur hasi eta osteguna, martxoaren 18ra arte greba deituta dago Gipuzkoako lokal eta eraikinen garbiketa arloan. Horrek eragin zuzena izan dezake herriko bi kirol instalazioen egunerokoan: Eltziako gimnasioan eta Zubikoako igerilekuan, izan ere, instalazio hauek garbitzen ez badira ezingo dira ireki eta ondorioz zerbitzurik eman. Hala, eta grebaren eragina zenbatekoa izango den aurreikusi ezin daitekeenez, zerbitzuen aurre-erreserba bertan behera uztea erabaki dute kirol arduradunek;  martxoaren 16tik 19ra bitarteko egunetarako, ezin da aurretiko erreserbarik egin ez telefonoz, ezta igerilekuaren kasuan web-aren bidez ere.

  Egunez eguneko egoeraren jarraipena egingo da eta horren araberako erabakiak hartuko dira: greba egin ez eta instalazioak garbitzen badira, zerbitzuak ireki eta egunean bertan erreserbak egin ahal izango dira. Baina erabakiak egunez egun hartuko dira eta hala jakinaraziko direla zehaztu dute kiroldegiko arduradunek.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!