Eusko Jaurlaritzak, Oñatiko Udalaren akta eta hidalgia liburuak digitalizatuko ditu, sarean zintzilikatuz.

2012/03/07
Udalaren hidalgia eta akten fondoa digitalizatzeko lanak, Bergaran, IRARGI, Euskadiko agiri-ondasunen Zentroan egingo dira.

  Dokumentuen digitalizazio lana 15bat egunean egitea espero da eta urtea amaitu aurretik, jada, sarean zintzilikatu eta guztion eskura jartzea espero da.

  Udalak, bertako akta eta hidalgia liburuak digitalizatzeko eskaintza honen baitan, originalak utzi ondoren berriro jasoko ditu baina horretaz gain, dokumentuen digitalizazio kopia jasoko du jpeg eta pdf artxiboetan. Hala, eta etorkizunean herritarren batek dokumenturen bat kontsultatu nahi badu, digitalizatutako formatuan ikusi ahal izango du, jatorrizko dokumentua kaltetu gabe.

  Lan guzti hau, udalarentzat inolako kosturik gabe egingo da gainera, Irargi zentroaren kontura izango baita, liburuak Bergarara eraman eta ondoren Oñatira itzuli eta tartean egingo den digitalizazio lanaren kostu osoa.
Oñatiko udalari egin zaion eskaintza berbera egin zaie baita ere eskualdeko udalei. Bergararako hurbiltasunagatik, halako dokumentuen digitalizazioa bertatik hastea erabaki baita. Eta etorkizunera begira, eskaintza, Gipuzkoa, Bizkai eta Arabako gainontzeko udaletara zabalduko da.

  Oñatiko udal artxiboan gordetzen den akta zaharrena 1514koa da, horixe da Bergarara eramango diren dokumentu guztien artean zaharrena ere. Baina akta liburuei dagokienean, XVI. mende hasiera horretatik, XIX. mende akabera artekoak dira digitalizatuko direnak.

  Hidalgia liburuei dagokienean berriz, azpimarratu behar da Oñatiko artxibo historikoaren fondo aberatsa: 668 espediente jasotzen baitira. Zaharrena, kasu honetan ere XVI. mendekoa da, 1551koa, hain zuzen eta berriena, 1882koa. Deigarria da XIX. mendean oraindik hidalgia espedienteak egiten zirela ikustea. Garai horretako dokumentazio gehiena, Ameriketara emigratzeko egiten ziren eskaeren ondorioz sortutakoa da.
Oraingoz ez dira udal artxiboan gordetzen diren hidalgia espediente guztiak digitalizatuko baina bai zaharrenak. Etorkizunean, lan hori osatu eta aipatu kasik 700 espedienteak digitalizatzea da helburua.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!