Euskarazko kantu eta jolasen ikastaroa egingo dute bosgarrenez

2011/10/27
0 eta 6 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoendako eta irakasleendako ikastaroa da. Datozen lau zapatuetan egingo dute Txaloka ludotekan, 10:00etatik 12:00etara. Udaleko Euskara sailak eta udal liburutegiak antolatu dute.

Guraso eta seme-alaben artean euskararen transmisioa bultzatzeko antolatu du Udalak ikastaro hau. Urriko azken zapatuan eta azaroko lehen hiruretan egingo dute, Txalokan. Lehen hiru saioak gurasoei soilik zuzenduta egongo dira eta laugarrenean seme-alabekin joatea eskatuko zaie, ikasitakoa denen artean praktikan jartzeko.

Ikastaroan parte hartzeko izena eman behar da. Horretarako azken eguna gaur, urriak 27, da. Zortzi euro da matrikula. Ikastaro bukaeran landutako material idatzia eta grabatua jasoko dute partehartzaile guztiek.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!