Euskarazko azterketa gainditu dute Informatika laguntzaile lan poltsarako diharduten bi hautagaiek

2020/06/18
Card image cap
Behin behineko emaitzak argitaratu dira

  3. Hizkuntza Eskakizunaren maila eskatzen zen eta agiri bidez egiaztatu ez zuten bi lagunek euskarazko azterketa egin beharra izan zuten astelehenean. Biek gainditu dute. Behin behineko emaitzak gaur argitaratu dira udaleko web atarian eta udaletxeko iragarki taulan. Erreklamazioak aurkezteko epea astelehenean, ekainaren 22an amaituko da.

  Euskarazko maila egiaztatuta zuten 9 lagunekin batera, 11 dira Informatika laguntzaila lan poltsarako azterketaldia gainditu dutenak. Orain hautagaien merituak baloratuko dira, hau da, egiaztatu duten lan esperientzia eta formakuntza osagarria. Azterketaldia eta lehiaketa faseko puntuazioak batuta, eta horren araberako hurrenkeran, osatuko du Udalak Informatika laguntzaile lan poltsa.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!