"Euskaraz bizi nahi dut" bandera Udaletxeko balkoian jarriko da Euskararen Egunean, abenduaren 3an

2014/11/24
Card image cap
Herritarrei beste horrenbeste egiteko gonbidapena luzatzen zaie

  Hartarako eta orain bi urte hasitako bideari jarraituz, “Euskaraz bizi nahi dut”  dioten banderak udaletxean salgai jarri dira gaur bertan.

  Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Euskaraz bizi nahi dut aldarria Euskal Herriko etxeetako balkoietan jartzera deitu du. Udalak, euskaldunen euskaraz bizitzeko nahia eta eskubidea errespetatzearen alde egonik, deialdi horrekin bat egin du. Era berean, oñatiarroi ere deialdiarekin bat egiteko gonbitea zabaldu digu.

  Kontseiluak eginiko proposamenarekin bat eginez, Udal gobernu taldeak udaletxeko balkoian  Euskaraz bizi nahi dut bandera jartzea erabaki du. Baina etxe partikularretako balkoietan ere abenduaren 3an ikur hori jartzera animatu nahi ditu herritarrak.

  Aurreko urteetan bezala, halako 80 bandera ekarri dira eta udaletxeko harreran salgai daude 3 euroren truke. Banderolak, abenduaren 3ra arte salduko dira, baldin eta aurrez agortzen ez badira behintzat. Aurreko bi urteetan halaxe gertatu zen baina dagoeneko, herritar askok bere bandera badu. Batzuk balkoi edo leihoetan urte osoan jarrita dute. Baina jasota dutenei, abenduaren 3an berriro jartzea eskatzen zaie.

 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!