Oñatiko udala

Euskal presoen Euskal Herriratzea eta giza eskubideen aldarrikapena nahiz konponbidea eta bakerako eskaerak eginez hainbat ekimen egingo da datozen asteetan gurean

2016/12/29
Card image cap

  Kalera kalera eta SAREren Salatzen dut ekimenen eskutik euskal presoen eskubideen eta bakearen aldeko hainbat ekintza egingo dira datozen egunetan gurean. Donostian eta Bilbon egingo diren giza kate eta manifestaziorako autobusak ere antolatu dira.

  Kalera kalera ekimenaren baitan, esaterako, Gabon Zahar egunean manifestazioa egingo da 19:00tan hasita eta Urteberri egunean, goizaldeko 1:00etan, euskal preso politiko eta iheslarien aldeko brindisa egingo da Arrano elkartean. Urtarrilaren 1ean bertan, 11:00tatik aurrera, eta ohitura denez, Aurreko mendian dauden Arranoko eta Argileku txaboletara doazenei salda eta txorizoa banatuko zaie. Ondoren, Kalera Kalera ekimenari sostengua emanez argazkia aterako da. Urtarrilaren 6an berriz, giza katea egingo da Donostian. Bertara joan-etorria egiteko autobusa antolatu da. Izena, Arrano tabernan eman behar da. Urtarrilaren 1etik 8ra berriz, hainbat oñatiarrek Usurbilen dagoen Kalera Gunean itxialdia egingo dute.

  Era berean, SAREk antolatuta, Salatzen dut ekimena gauzatzen ari da giza eskubideak, konponbidea eta bakea aldarrikatuz. Salatzen dut ekimenari babesa emateko ekitaldi berezia egingo da urtarrilaren 7an Gaztelekuan, 13:00tan. Han ere, talde argazkia aterako da.
SAREk antolatuta, urtarrilaren 14an manifestazioa egingo da Bilbon eta bertara joateko autobusak ere antolatu dira, ohikoa denez. Ordutegiari dagokionean bi aukera izango dira. Goizeko autobusak 10:00tan abiatuko dira Oñatitik eta arratsaldekoak 15:00tan. Autobusak, Ibarratik, Enpresagintza Fakultateko aparkalekutik irtengo dira. Baina aurrez txartelak eskuratu beharko dira eta horretarako aukera izango da urtarrilaren 5etik 12ra. Aste horretan autobus txartealak Kale Barriako 9an dagoen lokalean salduko dira, 11:30tatik 13:30tara eta 19:00tatik 21:00tara. Pasa den urtarrilean, Oñatitik 400nen bat herritar joan ziren Bilboko manifestaziora herrian antolatu ziren autobusetan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!