Euskal koben ibilaldia finalista da Urteko Ibilaldi Onena lehiaketan

2020/05/27
Card image cap
Turinea web atariak antolatu du eta zaleen botoz erabakiko da irabazlea nor den

  Hamar finalista daude Urteko Ibilaldi Onena lehiaketan. Horiek ere zaleen bozka edo botoz aukeratu dira Turinea web atariak proposatutako ibilaldi tematiko zerrenda luze baten artean. Eta hautagai horietako bat Arrikrutz-Oñatiko kobak eta beste 7 euskal kobek osatzen duten Euskal Koben Ibilbidea da. Arrikrutzekin batera Pozalagua, Ekainberri, Mendukilo, Urdazubi, Zugarramurdi, Sara eta Isturitzeko kobek borobiltzen dute Euskal Koben Ibilbidea.

  Bakoitzak bere ezaugarriekin baina zortziek Euskal Herriaren geologia, historia, mitologia eta beste hainbat gai modu berezian ezagutu eta lantzeko aukera paregabea eskaintzen dute Ezagutu Kantauri mendilerroan eta Pirinio Atlantikoan kokatutako 8 euskal koba, 8 geldiune, 8 gune ikusgarri, zure kaxa!  lelopean.

  Euskal Koben Ibilaldiaz gain CIDen bidea, Gipuzkoako burdin lanaren ibilbidea, GR 280, Txokolatearen ibilaldia, Sefarad bideak, Santiago bidea, Kantauriar kostaldea, Gaztelaniaren ibilaldia eta Parke eta lorategi botanikoen ibilaldia dira beste 9 hautagaiak. Oraingoan ere zaleak izango dira irabazlea aukeratuko dutenak, Turinea webgunean sartuta. Maiatzaren 31 da bozkatzeko azken eguna.

  Proposatu eta finalista diren ibilaldi asko Euskal Herrian kokatzen dira, izan ere, Turinea gaikako turismoa sustatzen duen webgunea BERDEAGO turismo irisgarria bultzatzen duen elkarte bizkaitarrak sortu baitzuen. TURINEA ibilbide turistikoen webgune erreferente da 2012tik eta urtero antolatzen du Urteko Ibilaldi Onena lehiaketa. Euskal Koben Ibilbidea martxoan argitaratu zuen eta oraindik ikusgai dago.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!