Euskal artzain txakurrak hezteko doako ikastaroa egingo da ostiralean Larraña auzoan

2018/03/13
Card image cap
Interesatuek izena eman behar dute

  Gomiztegiko Artzain Eskolak eta Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketen Antolatzaileen Elkarteak antolatuta, euskal artzain txakurrak hezteko ikastaroa egingo da ostiralean, 9:30etatik 13:30etara, Larraña auzoan, Larrain Gain elkartearen ondoan. Bertako arrazako artzain txakurra ardi-lanerako hezi nahi duen edozeinek har dezake parte. Txakurrik gabe ere, entzule gisa parte hartu ahal izango da. Plaza mugatuak dira eta horregatik izena aurrez ematea eskatzen da. Bihar da izena emateko azken eguna eta interesatuek, telefonoz eman dezakete izena, 656755183 zenbakira deituta edota www.ehate.eus webgunean.

  Euskal artzain txakurrak hezteko ikastaro hau partaide bakoitzaren mailara egokituko dela adierazi dute antolatzaileek, bai azalpenak ematerakoan eta baita ariketak egiterakoan ere. Irakaslea Oskar Murgia izango da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!