Euskadi etorbidean dagoen Lamiak ile-apaindegian lapurreta egin dute bart

2019/01/10
Card image cap
Olakua eta Bidebarrieta kaleko beste bi lokaletan ere sartzen saiatu dira baina ez dute lortu

  Hiru lapurreta saio izan dira bart Oñatin, Bidebarrieta kaleko jostun dendan, Olakuako txinatarren dendan eta Euskadi etorbideko Lamiak ile-apaindegian. Sartzeko saioak hiru izan dira baina lortu bakarrean lortu dute, Lamiak ile apaindegian, hain zuzen ere. Hemen, atzeko atetik sartu direla adierazi digu lokal jabeak. Tresnaren batekin palankarena egin eta atea zabaldu dute. Dirurik ez baina hainbat tresna elektroniko eraman dituztela adierazi digute. Olakuako txinatarren dendan eta Bidebarrieta kaleko jostun dendan ere sartzen saiatu dira lapurrak, kasu hoietan, ate nagusitik, baina ez dute lortu.

  Bidebarrieta kaleko bizilagun batzuek zaratak entzun omen dituzte eta leihotik oihu eginda, lapurrak uxatzea lortu dute, nonbait. Bizilagun horiei esker jakin da, lau lagun zirela lapurretan saiatzen ari zirenak. Ertzaintzak hartu du bere gain lapurreta eta saio horien ikerketa ardura, eta zientifiko saileko ertzainak goiza Oñatin eman dute, testigantzak jaso eta balizko probak hartzen.

  Orain 15 bat egun ere, lapurreta salatu zuen Kalegoienako Charm lokaleko jabeak.  

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!