Etxe partikularretan su detektagailuak jartzeko kanpainaz, langile kontratazioetarako dirulaguntzez eta erakusleiho lehiaketaz eztabaidatuko da gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean

2019/11/14
Card image cap

  Urria amaitzearekin bat bukatu zen etxe partikularretan su detektagailuak jartzeko eskaeretarako epea. 80 urte edo gehiago duten herritarrei zuzentzen den urteroko kanpaina da; udalak, nagusien etxeetan su detektagailuak jartzen ditu eta hauen kostua eta mantentzea ordaintzen du. 2019ko kanpainan izan diren eskaerak aztertuko dira gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean.

  Langileen kontrataziorako dirulaguntzez ere arituko dira gobernu taldeko kideak. Langabetuak kontratatzeko udalak eman ohi dituen dirulaguntzen deialdi berria egitea eta urriaren 29an udalak, Bidebarri enpresak eta Ulma fundazioak izenpetu zuten lankidetza hitzarmenaren luzapenaren haritik, gizarteratze eta laneratze prozesuetatik datozen pertsonak kontratatzeko laguntzen deialdia egitea ere proposatuk da arratsaldeko batzarrean.

  Gabonak hurbiltzen ari diren honetan bestalde, Oñatiko XII. erakusleiho lehiaketaren oinarriak azaldu eta hala baderitzote onartzea proposatuko da baita ere.

  Ongizate zerbitzuak, Sozioekonomia eta Pertsonal eta Barne Antolamendu batzordeetatik bideratu diren 18 gai zerrendatu dira gaurko Tokiko Gobernu Batzarrerako.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!