EspeleoTxiki, abentura familian

2016/12/13
Arrikrutz-Oñatiko kobak modu dibertigarri batean ezagutzeko bisita-berezia larunbat honetan, abenduak 17.

Gipuzkoako kobazulo sistemarik luzeenetakoa dugu Arrikrutz-Oñatiko koba. Bertaratzen diren bisitariek kobazulo honek egokiturik duen zatia ezagutzeko aukera izaten duten arren, oso gutxitan izaten da kobazuloaren barrenean ezkututarik diren txokoetara iristieko betarik.

ExpeleoTxiki bisitei esker, animatzen den orok izango du lurpeko mundu horretan gorderik ditugun bitxikeriak ezagutzeko aukera. Espeleologi kutsua duen bisita honetan, ohiko bisitetan ezagutzera iristen ez diren kobazuloko beste gela eta galerietan barneratzen dira bisitariak eta beraz, bertan ibiltzeko beharrezko materiala izatea garrantzitsua da.Parte-hartzaile bakoitzari kaskoa eta beharrezko argiteria emango zaio baina norberak ekarri behar ditu ekintzarako arropa eta oinetako egokiak (mendiko botak/ katiuskak) eta ekintza ondoren aldatzeko arropa.

Iraupena: 2h 30min          Eguna: Abenduak 17         Ordua: 15:30      

Parte-hartzeko gutxieneko adina: 6  urte. (Txikiak heldu baten ardurapean)

Informazio gehiagorako eta izena emateko: Arrikrutz-Oñatiko kobak

943 082000 / arrikrutz@onati.eus

Jarrai gaitzazu CuevaArrikrutzKobak-en eta azken berrien informazioa zuzen-zuzenean jasoko duzu!

 

EspeleoTxiki, abentura familian

Albiste erlazionatuak

turismoa