Eskulan ikastaroek harrera ona izan dute aurten ere.

2013/10/23
153 lagunek eman dute izena. Gaztetxoei zuzendutako pintura talde berria sortu da baina eskaera guztiei erantzun berbera ezin eman eta zenbait talde osatzeko zozketa egin da.

  Gaztetxoei zuzendutako pintura ikastaroak oihartzun zabala izan du, 35 neska mutikok eman dute izena eta irakasleari kontsulta eginda, talde berria sortzea ahalbideratu da. Lehendik eskaintzen ziren ostegunetako bi taldeez gain, hirugarren bat izango da ostiral arratsaldeetan.

  Pintura ikastaroak arrakasta handia izan du aurten ere eta helduak nahiz gaztetxoak kontutan hartuta, 59 lagunek eman dute izena. Hari eta puntu lanak ikastaroan berriz, 51ak eta pintura dekoratiboan 20-k. Azken bi ikastaro hauetan, hari eta puntu lanak eta pintura dekoratiboa delakoan zozketa egin behar izan da eta 9 lagun itxaron zerrendan geratu dira, inork baja ematen badu edo matrikula ordaintzen ez badu, horren lekua hartzeko. Gaztetxoei zuzendutako zeramika taldean lekurik ez duten beste 6 lagun ere itxaron zerrendan daude. Baina txanponak beste alde bat ere badu, eta hala, eskatutako gutxieneko kopurua osatu ez denez  ez da helduei zuzendutako zeramika ikastarorik egingo eta bitxigintzari dagokionean, oinarrizko edo hastapen taldea da abian jarriko den bakarra.

  Eta orain, dauden plazak zozkatuta behin betiko izen ematea gauzatzeko ordua da, hau da, matrikula ordaintzeko garaia. 

  Plaza lortu dutenak, matrikula ordaintzeko urriaren 31ra arteko epea dute. Izena e.mailez eman zutenei ordainketa nola egin behar duten bide beretik jakinarazi zaie. Gainonetzekoek, kultur etxetik pasa beharko dute matrikula kostua zenbatekoa den eta zein kontu korrontetan ordaindu behar den jakiteko. Ordainketa eginda, egiaztagiria, kultur etxera eraman beharko dute.

  Kultura departamentuak antolatutako eskulan ikastaroen matrikula kostua adina eta materiaren arabera bereizten da. Haur eta gaztetxoek, 55euro ordaindu behar dituzte, besteak baino laburragoa izango den bitxigintza edo bisuteria ikastarokoak, 25 euro eta nagusien ikastarokoek, 75 euro. Ordainketa, urriaren 31ra bitartean egin behar da, esan bezala. Orduan amaituko da eta, ordainketa egiteko epea. Matrikula ordaintzen ez duenak ezin izango du ikastaroa hasi.

  Eskulan ikastaroak azaroaren 4ko astean hasiko dira martxan. Bakoitzak aukeratu duen egun eta orduan. Hari eta puntu lanak ikastaroa dena den, beranduago, azaroaren 18ko astean hasiko da. Ikastaro guztiak, Bidebarrieta kaleko lokalean emango dira.

  Hari eta puntu lanak ikastaroen 4 talde osatu dira. Pinturan, helduetan bi eta haur eta gaztetxoetan beste hiru talde osatu dira. Eskulan dekoratiboan, bi eta bitxigintzan, hastapena ikastaroan bakarra. Zeramikan berriz, haur eta gaztetxoen taldea soilik osatu da.

Iturria: Oñati irratia